38/24 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2025. urteko lan egutegia onartzen duena.
2024 abendua 30
Ikusi da Kudeaketako teknikariaren txostena eta aintzat hartu dira honako arau hauek:
- 71/2024 Foru Agindua, azaroaren 21ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2025eko lan egutegia;
- 112/2024 Foru Dekretua, abenduaren 27koa, zeinaren bidez zehazten baita zer egun izanen diren baliogabe 2025. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean, epeen zenbaketarako;
- 493/2024 Ebazpena, ekainaren 12koa, Ekonomia Sozialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena;
- 901/2024 Ebazpena, abenduaren 11koa, Ekonomia Sozialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako;
- eta Nafarroako Parlamentuko ordezkarien eta Nafarroako Parlamentuko funtzionarioen Langileen Batzordearen arteko akordioa, 2017tik 2019ra bitartekoa, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2017ko abenduaren 28ko bilkuran onetsia,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Onestea Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2025. urteko jaiegunen egutegia; hau izango da:
- Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna
- Urtarrilaren 6a: Errege eguna
- Apirilaren 17a: Ostegun Santua
- Apirilaren 18a: Ostiral Santua
- Apirilaren 21a: Pazko bigarrena
- Maiatzaren 1a: Langilearen Eguna
- Uztailaren 7a, 8a, 9a eta 10a: San Fermin jaiak; jai izanen dira Iruñean lan egiten dutenentzat
- Uztailaren 25a: Santiago Apostolea
- Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea
- Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna
- Azaroaren 29a: Done Saturdi; jai eguna izanen da Iruñean lan egiten dutenentzat
- Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa
- Abenduaren 6a: Konstituzioaren Eguna
- Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia
- Abenduaren 25a: Eguberri eguna
Bigarrena.- Hau izanen da ohiko lanaldia:
Urtarrilaren 1etik ekainaren 14ra eta irailaren 15etik abenduaren 31ra:
- Astean bi egunetan, astelehenetik ostegunera: lanaldi jarraitua, 8:00etatik 15:00etara.
- Astean bi egunetan, astelehenetik ostegunera: lanaldi zatitua, 8:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
- Ostiraletan: lanaldi jarraitua, 8:00etatik 14:30etara.
Ekainaren 15etik irailaren 14ra:
- Lanaldi jarraitua, 8:00etatik 15:00etara.
Hirugarrena.- 2025. urteko epeak zenbatze aldera, egun baliogabeak izanen dira abenduaren 27ko 112/2024 Foru Dekretuan emandakoak: 2024ko larunbat eta igande guztiak, urtarrilaren 1a eta 6a, apirilaren 17a, 18a eta 21a, maiatzaren 1a, uztailaren 25a, abuztuaren 15a, eta abenduaren 3a, 8a eta 25a.
Laugarrena.- Ebazpen honen berri ematea instituzioaren langileriari.
Iruñea, 2024ko abenduaren 30a.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar