Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

38/22 EBAZPENA, 2022ko azaroaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bidez, amaitutzat ematen da Nafarroako Arartekoaren bulegora atxikitako administrari lanpostu bat (C maila) betetzeko barne-mugikortasun horizontaleko prozedura.

2022 azaroa 30

Nafarroako Arartekoaren 2022ko azaroaren 28ko 36/22 Ebazpenaren bidez, amaitutzat ematen da Nafarroako Arartekoaren bulegora atxikitako administrari lanpostu bat (C maila) betetzeko barne-mugikortasun horizontaleko prozedura.

Lanpostu hutsa betetzeko pertsona hautatzeko ekintzaren deialdia egin ostean, bertan parte hartzeko eskaera egin zuten bi pertsonak ez ziren agertu. Hori horrela, epaimahai kalifikatzaileak prozedura amaitutzat jotzea proposatu du.

Horren ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeari eta aipaturiko erakundearen antolamendu- eta funtzionamendu-araudiari jarraikiz,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa. Amaitutzat jotzea Nafarroako Arartekoaren bulegora atxikitako administrari lanpostu bat (C maila) betetzeko barne-mugikortasun horizontaleko prozedura, ez baitira aurkeztu horretarako hautagaiak zirenak.

Adierazi beharra dago, lanpostu hutsari dagokionez, laster, horren deialdia egingo dela enplegu publikoaren aldi baterakotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Bigarrena. Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Parlamentuko Mahaiari.

Iruñea, 2022ko azaroaren 30ra.

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia