Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

37/23 EBAZPENA, urriaren 31koa, Nafarroako Arartekoarena, erakundean egiten den datu pertsonalen tratamenduan aldaketak ezartzeko lanak esleitzen dituena eta dagokion gastua agintzen duena.

2023 urria 31

Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa ikusita,

Ikusita kudeaketa-teknikariaren txostena, lan horiek esleitzeko beharra adierazten duena, bai eta egindako kreditu-erreserba ere, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea kontuan hartuta

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- 2.165,90 euroko gastua baimentzea, 2279 partidaren kargura, “Egindako bestelako lanak” deiturikoa, indarrean dagoen gastuen aurrekontuarena, datu pertsonalen tratamenduan aldaketak ezartzeari ordaintzeko.

Bigarrena.- Larraby Electrónica y Comunicación SL […] esleitzea erakundean egiten den datu pertsonalen tratamenduan aldaketak ezartzeko zerbitzuen kontratazioa, 1.790,00 eurokoa (BEZik gabe).

Hirugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa adjudikaziodunari helaraziko zaie.

 

Iruñea, 2023ko urriaren 31n.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia