Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

37/22 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bitartez, % 1,5 igotzen dira, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzura dauden langileen ordainsariak, 2021eko abenduaren 31n indarrean zeudenekin alderatuta, erakundearen zerbitzura dauden langileentzako 2022rako urteko ordainsari gordinak finkatzen dira, eta horiek finantzatzeko baimendutako eta konprometitutako kredituak aldatzen dira.

2022 azaroa 25

Urriaren 18ko 18/2022 Errege Lege Dekretuak 23. artikuluan ezartzen duenez, sektore publikoko langileen ordainsariek % 1,5eko igoera gehigarria izanen dute 2021eko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko.

2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legeak, 6., 8. eta 9. artikuluetan, ezartzen du ezen, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Estatuko legerian sektore publikoaren zerbitzuko langileentzat ezarritako gehieneko igoera globala izanen dutela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen eta estatutupeko langileen, izendapen askeko zuzendarien eta goi-kargudunen eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko gainerako behin-behineko langileen ordainsariek.

Nafarroako Arartekoaren 2022ko urtarrilaren 27ko, martxoaren 29ko eta apirilaren 20ko 4/22, 6/22 eta 13/22 Ebazpenen bidez, hurrenez hurren, Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzuko langileentzako 2022rako urteko ordainsari gordinak ezarri ziren, eta horiek finantzatzeko behar ziren kredituak baimendu, konprometitu eta aldatu ziren.

Kudeaketako Teknikariaren txostena ikusita, eta 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legean, urriaren 18ko 18/2022 Errege Lege Dekretuan eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendu ekonomiko-finantzarioan ezarritakoaren arabera,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Xedatzea, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Arartekoaren zerbitzura dauden langileen ordainsariek % 1,5eko igoera gehigarria izanen dutela 2021eko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko.

Bigarrena.- Xedatzea Nafarroako Ararteko jaun txit gorenaren 2022rako urteko ordainsari gordina 73.144,82 eurokoa izanen dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.

Hirugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko idazkari nagusi - aholkulari tekniko kargurako 2022rako urteko ordainsari gordina 60.125,52 izanen dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea. Horrek esan nahi du % 5,06 igo dela.

Laugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinetearen Buru kargurako 2022rako urteko ordainsari gordina 57.229,62 izanen dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.

Bosgarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko aholkulari tekniko kargurako 2022rako urteko ordainsari gordina 57.229,62 izanen dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.

Seigarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinete posturako 2022rako urteko ordainsari gordina 35.271,46 eurokoa izanen dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren idazkariaren ordainsariaren baliokidea.

Zazpigarrena.- Baimena ematea honako kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura:

Partida

Izena

Jatorrizko partida

Helmugako partida

1600

Gizarte Segurantza

3.279,01

 

1000

Defendatzailearen ordainsariak

 

1.065,97

1100

Behin-behineko langileen ordainsariak

 

311,28

1230

Funtzionarioen ordainsariak

 

1.334,48

1310

Kontratatutako langileen ordainsariak

 

567,28

2202

Prentsa, aldizkariak eta aldizkako argitalpenak

280,05

 

2220

Telefono bidezko komunikazioak

1.388,70

 

2265

Jarduera orokorrak eta zabalkundekoak

275,00

 

2267

Liburuen eta bestelako argitalpenen edizio-gastuak

1.000,00

 

2271

Garbiketa-zerbitzuak

1.215,72

 

1100

Behin-behineko langileen ordainsariak

 

4.159,47

 

Zortzigarrena.- Langileen gastuei buruzko I. kapituluan baimendutako eta konprometitutako gastuak aldatzea, erakundean lanean ari diren langileen ordainsariak behar bezala isla daitezen 2022 ekitaldian, indarrean dagoen gastuen aurrekontuko partida hauen kargura:

Partida

Izena

Zenbatekoa

1000

Defendatzailearen ordainsariak

1.065,97

1100

Behin-behineko langileen ordainsariak

4.470,75

1230

Funtzionarioen ordainsariak

1.334,48

1310

Kontratatutako langileen ordainsariak

567,28

 

Bederatzigarrena.- Atzerapenen ordainsari bat ordaintzeko agintzea, urtarriletik urrira bitarteko hilabeteengatik, % 3,5eko igoera finkatuak 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioak izan ditzan.

Hamargarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñean, 2022ko azaroaren 25ean.

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia