Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

37/20 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitzako ondasunen (edukia) kalteen aseguruaren kontratuaren esleipena onartzen duena 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra doan epealdirako.

2020 abendua 15

: 37

AURREKARIAK

37/20 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitzako ondasunen (edukia) kalteen aseguruaren kontratuaren esleipena onartzen duena 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra doan epealdirako.

Ikusi dira Kudeaketa Teknikariaren Txostena, egoitzako ondasunen kalteen aseguruaren kontratuaren esleipenaren beharrari buruz, egun indarrean dagoena amaitu behar delako, Txosten Juridikoa eta Kontu-Hartze txostena eta 2/2018 Foru Lege Forala, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Nafarroako Arartekoaren egoitzako ondasunen (edukia) kalteen asegurua" GENERALI ESPAÑA, S.A seguros y reaseguros enpresari esleitzea, 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko urtarrilaren 1era doan epealdirako, bere IFZ […] izanda, 969,69 euroengatik aplikatu beharreko gastu eta zerga barne.

Bigarrena.- Esleipen honi dagozkion gastuak 2021eko ekitaldira aplikatuko dira, baldin eta 2021eko urteko gastuetako aurrekontuetako 2243. Partidan “Aseguru primak izenpean kreditua badago.

Hirugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta esleipendun enpresari jakinaraztea.

Iruña, 2020ko abenduaren 15ean.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia