Partekatu edukia
2022ko urriaren 10ean hartutako Erabakiaren bidez Nafarroako Parlamentuko Mahaiak Nafarroako Arartekoaren esku utzi zuen administrari plaza bat (C maila) lehiaketa bidez betetzeko deialdia egiteko eskumena; plaza hori Nafarroako Arartekoaren bulegoari atxikita dago eta iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko neurriak hartzearen esparruan deitzen da.
Erabaki hori Nafarroako Arartekoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 24.2 artikuluan ezarrita dago; testuak honakoa xedatzen du: “Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoak bere plantillako langileei dagozkien lanpostuak aukeratu eta beteko ditu, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eskuordeturik eta hari jakinarazirik, Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan xede horretarako ezarriak dauden prozeduren bitartez eta langileen plantillan aurreikusitakoarekin bat.”
Plaza lehiaketa-sistema horren bidez bete baino lehen, Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan eta Nafarroako Parlamentuko funtzionarioen barne-mugikortasun horizontalari buruzko Erregelamenduan aurreikusitakoarekin bat etorriz, beharrezkotzat jotzen da barne-mugikortasun horizontaleko prozedura burutzea, I. eranskinean agertzen diren oinarrien eta aipatutako Erregelamenduaren arabera arautuko dena.
Ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearekin eta erakunde horren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko Erregelamenduarekin bat etorriz, honako hau,
EBAZEN DUT:
Lehenengoa. Barne-mugikortasun horizontaleko prozedura hastea, Nafarroako Arartekoaren bulegoari atxikita dagoen administrari plaza bat (C maila) betetzeko, I. eranskinean agertzen diren oinarriak batez.
Bigarrena. Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Parlamentuko Mahaiari.
Hirugarrena. Ebazpen hau jakinaraztea hirugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten funtzionarioei, bai eta Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordeari ere, jakinaren gainean egon dadin eta Epaimahaiko bere ordezkaria izenda dezan, eta Nafarroako Arartekoaren erakundearen gune digitalean argitaratzea.
Iruñea, 2022ko azaroaren 9a.
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia