Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

34/20 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena, […] lanaldiaren laurdenaren murrizketa luzatzeko egindako eskaera onartzen duena.

2020 urria 30

: 34

34/20 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena, […] lanaldiaren laurdenaren murrizketa luzatzeko egindako eskaera onartzen duena.

[…], erakundean administrari postua duen funtzionarioak, 2020ko urriaren 19an egindako eskaera ikusi da, lanaldiaren laurdenaren murrizketa luzatzeko eskatzen duena, eta eskaerari dagokionez kudeaketa-teknikariak igorritako txostena ere bai.

Lanaldi-murrizketari dagokionean indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, hau da, ondorengo hauekin:

- Nafarroako Parlamentuko Langileriaren Estatutua

- 27/2011 Dekretua, apirilaren 4koa, Nafarroako administrazio publikoetako langile funtzionarioen lanaldi-murrizketa arautzen duena

- Nafarroako Parlamentuko ordezkarien eta Nafarroako Parlamentuko funtzionarioen Langileen Batzordearen arteko akordioa 2017tik 2019ra arteko urteetarako, eta aurreko akordioak,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Egindako eskaera onartzea, […] lanaldiaren laurdenaren murrizketaren luzapena emanez, aipatutako araudiak ezartzen dituen baldintzetan, eta 2020ko azaroaren 2tik 2021eko maiatzaren 1era arteko ondorioekin, bi egun horiek barne.

Bigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta interesdunari jakinaraztea.

Iruñea, 2020ko urriaren 30ean.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia