Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

33/23 EBAZPENA, irailaren 12koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren komunikazio instituzionalaren kudeaketa- eta aholkularitza-zerbitzuen kontratazioa esleitzen duena.

2023 iraila 12

Nafarroako Arartekoaren abuztuaren 2koa 29/23 Ebazpenaren bidez, zerbitzu horiek kontratatzeko hasiera eman zitzaion, eta zortzi entitateei egin zitzaien prozedura horretan parte hartzeko gonbita.

Horrela, bada, aurkeztutako eskaintzak, esleipen-proposamenari buruzko idazkari nagusiaren eta kudeaketa-teknikariaren 2023ko abuztuaren 28ko txostena, eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ondoren, eta kontratu publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea kontuan hartuta,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Nafarroako Arartekoaren komunikazio instituzionalaren kudeaketa- eta aholkularitza-zerbitzuen kontratazioa identifikazio fiskalerako [...] zenbakidun Nacap Comunicación y RRPP, Sociedad Microcooperativa enpresari esleitzea, kontratazioa arautzen duten baldintzen agiria eta aurkeztutako eskaintza kontuan hartuta, urteko 15.800 euroren truke (BEZa kanpo).

Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 101. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, salbu eta prozeduran interesdun diren pertsona guztiek esanbidezko adierazpen bat egiten badute, non Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiari erreklamazioa aurkezteari uko egiten diotela baieztatzen duten, esleipen honen eraginkortasuna hamar egun naturalez etengo da.

Bigarrena.- Esleipendunari eskatzea kontratua formalizatzera aurkez dadila bost egun naturaleko epean, adjudikazio-etenaldia amaitzen denetik zenbatuta, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 101. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.

Hirugarrena.- Kontratazio horri aurre egiteko 3.557,41 euroko kredituak konprometitzea (BEZa barne), indarrean dagoen gastuen aurrekontuko 2279 partidaren kontura (“Egindako bestelako lanak izenekoa), 2023ko irailaren 25etik abenduaren 31ra bitarteko aldirako.

Laugarrena.- Adierazitako kontratazioak eragingo dituen gastuak, 2024ko urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra arteko aldiari dagokionez, 2024ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2024ko gastu-aurrekontuko 2279 partidan (“Egindako bestelako lanak” izenekoan) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.

Bostgarrena.- Ebazpen hau esku-hartzaileari eta eskaintza bat aurkeztu duten entitateei jakinaraztea.

Seigarrena.- Ebazpen honen kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, eta horrek ez dio kalterik egingo ebazpena jakinarazi eta hilabete bateko epean Arartekoaren aurrean aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko aukerari. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztu ahal izango dute baita ere, halaber, kontratu publiko baten lizitazioan eta esleipenean interesa duten enpresek, profesionalek eta pertsonek Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian.

Iruñean, 2023ko irailaren 12an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia