Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

32/23 EBAZPENA, irailaren 6koa, Nafarroako Arartekoak emana, urtebeteko prestakuntza-beka ematen duena, Nafarroako Arartekoaren instituzioan aritzeko.

2023 iraila 06

Maiatzaren 18koa, 16/23 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Arartekoak, urtebeteko prestakuntza-bekaren deialdiaren oinarriak onetsi zituen, Zuzenbideko titulua duten pertsonentzat. Oinarri horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 112. zenbakia, 2023ko maiatzaren 30a, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, 70. zenbakian, 2023ko maiatzaren 30a eta instituzioaren espazio digitalean argitaratu ziren.

Abuztuaren 2ko 16/23 Ebazpenaren bitartez, interesdunak aldez aurretik eskatuta, 16/23 Ebazpenaren bidez deitutako prestakuntza-bekaren emakidaduna euskara jakiteko baldintza betetzen duen bekara aldatzea baimendu zen.

Kontu-hartzailearen txostena eta Ebaluazio Batzordeak 2023ko ekainaren 20an ezarritako deialdiko izangaien lehentasun-ordena ikusita.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2005eko azaroaren 21ean onetsitako Nafarroako Arartekoaren antolakuntza eta funtzionamendu Erregelamenduaren 7. artikuluak emandako botereen erabileran,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Prestakuntza-beka bat ematea, Nafarroako Arartekoaren erakundean aritzeko, Clara Ariza Enrique andreari, Zuzenbideko gradua duena.

Bigarrena.- Formakuntza beka 2023ko irailaren 6an hasiko da eta 2024ko irailaren 5ean bukatuko da.

Hirugarrena.- 2023. urteko aurrekontuko "beketarako transferentziak" izeneko 4890. partidaren kargura, 2023. urteko gastuen aurrekontuarekin batera, 4.025 euroko gastua eta gastua egiteko baimena ematea, eta, horren kargura, gastua egitea, 1600. partidara, “Enpresaren kargura doan Gizarte Segurantza” Gizarte Segurantzako kotizazio-enpresaren kuotagatik, 232,36 eurokoa.

Laugarrena.- 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko irailaren 5era doazen bekaren gastuak, 2024ko ekitaldira aplikatuko da, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa geratzen den 1600 eta 4890. 2024ko gastuen ekitaldiko partidetan.

Bosgarrena.- Ebazpen honen kontra ezarri daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Arartekoaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpenaren berri ematearen biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako eran.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, ebazpenaren berri ematearen biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Auzi Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritako eran.

Seigarrena.- Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta kontu-hartzaileari, eta instituzioaren eremu digitalean argitaratzea (www.defensornavarra.es).

Iruñea, 2023ko irailaren 6a.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia