Partekatu edukia
2022. urteko ekitaldirako Nafarroako Arartekoaren Aurrekontua onartu denez, eta 2022erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean (18/2021, abenduaren 29koa), Nafarroako Ogasun Publikoaren Foru Legean (13/2007, apirilaren 4koa) eta Nafarroako Parlamentuaren Araudi ekonomiko-finantzarioan (Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren 2020ko urtarrilaren 27ko Akordioaren bidez onartua) ezarritakoa betez, Nafarroako Gobernuari aurrekontu-zuzkidura eskatu behar zaio erakundeak urte honetako laugarren hiruhilekoan funtziona dezan.
Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legeko (4/2000, uztailaren 3koa) 43. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorrita.
EBATZI DUT:
Lehena.- Nafarroako Gobernuari eskatzea Nafarroako Arartekoaren izenean (IFK: S3100014D) 218.425,00euroko zenbatekoa libratzea, urte honetako laugarren hiruhilekoan behar den aurrekontu-zuzkidura delako, transferentzia eginez La Caixako kontu-zenbaki honetara: 2100 ************7012 (IBAN ES62 2100 ************7012). Eskaera hori egin da 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen (18/2021, abenduaren 29koa) 22. artikuluan eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legean (4/2000) ezarritakoa betez. Zenbateko hori erakunde honek 2022ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan esleituta dituen partida hauen kargura egingo da:
Partida |
Izena |
Zenbatekoa |
P01003 P2000 4452 911200 |
Nafarroako Gobernuarentransferentziaarruntak |
210.865,00 |
P01003 P2000 7452 911200 |
Nafarroako Gobernuarenkapital-transferentziak |
7.560,00 |
|
Guztira |
218.425,00 |
Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta kontu-hartzaileari.
Iruñea, 2022ko urriaren6a.
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia