Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

32/20 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena, administrari baten aldi baterako kontratua zerbitzu-beharrengatik luzatzea xedatzekoa.

2020 iraila 30

: 32

32/20 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena, administrari baten aldi baterako kontratua zerbitzu-beharrengatik luzatzea xedatzekoa.

Aintzat hartuta herritarrak erakundea erabiltzen ari direla, erakundean administrari gisara diharduen funtzionario batek lanaldia murriztuta duela, eta beste administrari-lanpostu bat hutsik dagoela, beharrezkoa da 2008ko azaroaren 6an sinatu zen administrari baten aldi baterako kontratua luzatzea.

Horrela, bada, aztertu ditut 2008ko azaroaren 6ko kontratua eta horren orain arteko luzapenak, eta Kudeaketako teknikariaren txostena.

Aztertu ditut, orobat, 5/20 eta 9/20 ebazpenak, Nafarroako Arartekoarena, 2020. urterako Nafarroako Arartekoa erakundearen zerbitzuko langileentzako urteko ordainsari gordinak finkatzen dituena, eta, gainera, aipatutako pertsonal-gastuak finantzatzeko behar diren kredituak baimentzen eta konprometitzen dituena. Horiek guztiak aintzat hartu ostean,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Zerbitzu-beharrizanak direla medio, […] 2008ko azaroaren 6an sinatutako aldi baterako kontratua luzatzea onartzea, Nafarroako Arartekoaren erakundean administrari gisara jarduteko.

Bigarrena.- Kontratuak 2020ko urriaren 1etik 2021ko martxoaren 31ra arteko iraupena izango du, eta erakundearen lantalde organikoan lanpostu horrentzat ezarritako ordainsaria aplikatuko zaio.

Hirugarrena.- Ebazpen hau interesdunari eta kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñea, 2020ko irailaren 30ean.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia