Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

31/20 EBAZPENA, irailaren 28koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoa erakundearen 2021 ekitaldirako aurrekontuaren aurreproiektua onartzen duena.

2020 iraila 28

: 31

31/20 EBAZPENA, irailaren 28koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoa erakundearen 2021 ekitaldirako aurrekontuaren aurreproiektua onartzen duena.

Hau dio Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak bere 43. artikuluan: "Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak bere aurrekontuaren aurreproiektua eginen du, eta Parlamentuko Aurrekontuaren proiektua arautzen duten arauei jarraiki tramitatutako da".

Ildo berean, hau dio erakundearen Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 29.2 artikuluak: “Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak aurrekontuen aurreproiektua onetsi eta Parlamentuko lehendakariaren bidez Eledunen Batzarrari helaraziko dio, aurrekontuen proiektua onets dezan”.

Aurreproiektua egin denez, dagokion tramitazioa egin dadin,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Onestea Nafarroako Arartekoa erakundearen 2021 ekitaldiko aurrekontuaren aurreproiektua; bertan jasota daude azalpenen memoria, kapitulu ekonomikoen araberako sailkapena eta urte horretarako plantilla organikoaren proposamena.

Bigarrena.- Kapitulu ekonomikoen araberako sailkapena egitea (transferentzia arruntak eta kapital-transferentziak), 2021 ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen Proiektuan sartzeko.

Hirugarrena.- Dokumentu hori Nafarroako Parlamentuko lehendakariari helaraztea, dagokion tramitazioa egin dezan.

Iruñea, 2020ko irailaren 28an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia