Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

30/24 EBAZPENA, irailaren 11koa, Nafarroako Arartekoak emana, urtebeteko prestakuntza-beka ematen duena, Nafarroako Arartekoaren instituzioan aritzeko.

2024 iraila 11

Uztailaren 29ko, 25/24 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Arartekoak, urtebeteko prestakuntza-bekaren deialdiaren oinarriak onetsi zituen, Zuzenbideko titulua duten pertsonentzat. Oinarri horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 158. zenbakia, 2024ko abuztuaren 2ko, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, 96. zenbakian, 2024ko abuztuaren 9ko eta instituzioaren espazio digitalean argitaratu ziren.

Kontu-hartzailearen txostena ikusita, Ebaluazio Batzordearen aktak, aurkeztutako eskaeren baldintzak egiaztatu ondoren, onartutako eskaerak eta egindako elkarrizketak baloratzen dira, hurrenez hurren, eta  Ebaluazio Batzordeak irailaren 9an aurkeztutako proposamenarekin bat egin da.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2005eko azaroaren 21ean onetsitako Nafarroako Arartekoaren antolakuntza eta funtzionamendu Erregelamenduaren 7. artikuluak emandako botereen erabileran,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Prestakuntza-beka bat ematea, Nafarroako Arartekoaren erakundean, Rosa Ordoki Guarch andrea, Zuzenbideko gradua duena.

Bigarrena.- Formakuntza beka 2024ko irailaren 11n hasiko da eta 2025eko irailaren 10ean bukatuko da.

Hirugarrena.- 2024. urteko aurrekontuko "beketarako transferentziak" izeneko 4890. partidaren kargura, 2024. urteko gastuen aurrekontuarekin batera, 3.850 euroko gastua eta gastua egiteko baimena ematea, eta, horren kargura, gastua egitea, 1601. partidara, “Bekak. Erakundearen kargura doan Gizarte Segurantza” Gizarte Segurantzako kotizazio-enpresaren kuotagatik, 243,96 eurokoa.

Laugarrena.- 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko irailaren 10era doazen bekaren gastuak, 2025eko ekitaldira aplikatuko da, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa geratzen den 1601 eta 4890. 2025eko gastuen ekitaldiko partidetan.

Bosgarrena.- Ebazpen honen kontra ezarri daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Arartekoaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpenaren berri ematearen biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako eran.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, ebazpenaren berri ematearen biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Auzi Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritako eran.

Seigarrena.- Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta kontu-hartzaileari, eta instituzioaren eremu digitalean argitaratzea.

Iruñea, 2024ko irailaren 11n.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia