Partekatu edukia
Hau dio Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak bere 43. artikuluan: "Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak bere aurrekontuaren aurreproiektua eginen du, eta Parlamentuko Aurrekontuaren proiektua arautzen duten arauei jarraiki tramitatutako da".
Ildo berean, hau dio erakundearen Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 29.2 artikuluak: “Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak aurrekontuen aurreproiektua onetsi eta Parlamentuko lehendakariaren bidez Eledunen Batzarrari helaraziko dio, aurrekontuen proiektua onets dezan”.
Aurreproiektua egin denez, dagokion tramitazioa egin dadin,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Onestea Nafarroako Arartekoa erakundearen 202 ekitaldiko aurrekontuaren aurreproiektua; bertan jasota daude azalpenen memoria, kapitulu ekonomikoen araberako sailkapena eta urte horretarako plantilla organikoaren proposamena.
Bigarrena.- Kapitulu ekonomikoen araberako sailkapena egitea (transferentzia arruntak eta kapital-transferentziak), 2023 ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen Proiektuan sartzeko.
Hirugarrena.- Dokumentu hori Nafarroako Parlamentuko lehendakariari helaraztea, dagokion tramitazioa egin dezan.
Iruñea, 2022ko irailaren30ean.
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia