Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

3/23 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bitartez, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileen 2023rako urteko ordainsari gordinak finkatzen dira, eta langileen gastu horiek finantzatzeko behar diren kredituak baimendu eta horien gaineko konpromisoa hartzen da.

2023 urtarrila 27

Ikusi da kudeaketako teknikariaren txostena eta aintzat hartu da honako hauetan ezarritakoa: 35/2022 Foru Legea, abenduaren 28koa, Nafarroako 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa; eta 31/2022 Legea, abenduaren 23koa, Estatuko 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa, 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Erkidegoko Arartekoarena; Nafarroako Parlamentuko erregelamendu ekonomiko-finantzarioa eta Nafarroako Arartekoaren otsailaren 26ko 17/08 eta apirilaren 20ko 13/22 ebazpenak.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Xedatzea 2023ko urtarrilaren 1etik aitzinako eraginez, Nafarroako Arartekoko langileen ordainsariek gehikuntza izanen dutela; hain zuzen ere, estatuko legediak sektore publikoaren zerbitzuko langileentzat 2023rako ezartzen duen gehieneko gehikuntza globalaren zenbatekoan.

Bigarrena.- Xedatzea Nafarroako Ararteko jaun txit gorenaren 2023rako urteko ordainsari gordina 74.973,50 eurokoa izango dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.

Hirugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko idazkari nagusi - aholkulari tekniko kargurako 2023rako urteko ordainsari gordina 64.239,56 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zuzendari Nagusiaren ordainsariaren baliokidea.

Laugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinetearen Buru kargurako 2023rako urteko ordainsari gordina 58.660,42 izanen dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.

Bosgarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko aholkulari tekniko kargurako 2023rako urteko ordainsari gordina 58.660,42 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.

Seigarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinete posturako 2023rako urteko ordainsari gordina 36.153,18 eurokoa izango dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.

Zazpigarrena.- Baimena ematea hurrengo kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura:

 

Partida

Izena

Jatorrizko partida

Helmugako partida

1604

I. kapitulua, funtsa

15.843,66

 

1000

Defendatzailearen ordainsariak

 

2.888,76

1100

Behin-behineko langileen ordainsariak

 

12.954,90

1230

Funtzionarioen ordainsariak

10.029,22

 

1310

Kontratatutako langileen ordainsariak

 

10.029,22

 

 

 

 

 

Zortzigarrena.- Baimena ematea eta konpromisoa hartzea aurreko puntuetan onartutako Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2023 ekitaldiko urteko ordainari gordinetatik eratorritako gastuak 2023 ekitaldirako indarrean dagoen gastu-aurrekontuko partida hauen kargura egiteko.

 

Partida

Izena

Zenbatekoa

1000

Defendatzailearen ordainsariak

74.973,50

1100

Behin-behineko langileen ordainsariak

336.211,96

1230

Funtzionarioen ordainsariak

94.474,51

1310

Kontratatutako langileen ordainsariak

10.029,22

1600

Gizarte Segurantza

142.669,15

 

Bederatzigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.

 

Iruñea, 2023ko urtarrilaren 27an.

Nafarroako Arartekoa

 

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia