Partekatu edukia
Azaroaren 6ko, 39/23 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Arartekoak, urtebeteko prestakuntza-bekaren deialdiaren oinarriak onetsi zituen, Zuzenbideko titulua duten pertsonentzat eta euskerako ezagupenarekin. Oinarri horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 236. zenbakia, 2023ko azaroaren 14koa, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, 34. zenbakian, 2023ko azaroaren 14koa eta instituzioaren espazio digitalean argitaratu ziren.
Kontuan izanda Kudeaketa eta Interbentzio Teknikariaren txostenak, eta Ebaluazio Batzordearen 2023ko abenduaren 12ko akta, bertan izangaien zerrenda eta lortutako puntuazioa ezarri zena.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2005eko azaroaren 21ean onetsitako Nafarroako Arartekoaren antolakuntza eta funtzionamendu Erregelamenduaren 7. artikuluak emandako botereen erabileran,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Prestakuntza-beka bat ematea, Nafarroako Arartekoaren erakundean, Judith Condado Barbarin andrea, Zuzenbideko gradua duena.
Bigarrena.- Formakuntza beka 2024ko irailaren 11n hasiko da eta 2025eko irailaren 10ean bukatuko da.
Hirugarrena.- 2024. urteko aurrekontuko "beketarako transferentziak" izeneko 4890. partidaren kargura, 2024. urteko gastuen aurrekontuarekin batera, 3.850 euroko gastua eta gastua egiteko baimena ematea, eta, horren kargura, gastua egitea, 1601. partidara, “Bekak. Erakundearen kargura doan Gizarte Segurantza” Gizarte Segurantzako kotizazio-enpresaren kuotagatik, 243,96 eurokoa.
Laugarrena.- 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko irailaren 10era doazen bekaren gastuak, 2025eko ekitaldira aplikatuko da, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa geratzen den 1601 eta 4890. 2025eko gastuen ekitaldiko partidetan.
Bosgarrena.- Ebazpen honen kontra ezarri daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Arartekoaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpenaren berri ematearen biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako eran.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, ebazpenaren berri ematearen biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Auzi Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritako eran.
Seigarrena.- Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta kontu-hartzaileari, eta instituzioaren eremu digitalean argitaratzea.
Iruñea, 2024ko irailaren 11n.
Partekatu edukia