Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoaren uztailaren 4ko 24/24 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeari helarazi zitzaion Nafarroako Arartekoaren 2023ko Kontuen espedientea, hark onar zezan.
2024ko irailaren 2ko bilkuran, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak erabaki zuen Nafarroako Arartekoaren 2023 ekitaldi ekonomikoko Kontuak onartzea, eta xedatu zuen, onartutako likidazioarekin bat etorriz, Foru Komunitateko Diruzaintzari itzuli beharreko zenbatekoa, 2023ko obligazioak betetzeari lotu gabeko soberakinei dagokiena, 122.526,36 eurokoa dela.
Ikusi da kontu-hartzailearen txostena,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Foru Komunitateko Diruzaintzari itzultzea 122.526,36 euro, 2023 ekitaldi ekonomikoko obligazioak betetzeari lotu gabeko soberakinei dagozkienak.
Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.
Iruñea, 2024ko irailaren 5ean.
Partekatu edukia