Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

28/23 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gobernuari 2023 ekitaldiko hirugarren hiruhilekoko aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.

2023 uztaila 04

2023. urteko ekitaldirako Nafarroako Arartekoaren Aurrekontua onartu denez, eta 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean (35/2022, abenduaren 28koa), Nafarroako Ogasun Publikoaren Foru Legean (13/2007, apirilaren 4koa) eta Nafarroako Parlamentuaren Araudi ekonomiko-finantzarioan (Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren 2020ko urtarrilaren 27ko Akordioaren bidez onartua) ezarritakoa betez, Nafarroako Gobernuari aurrekontu-zuzkidura eskatu behar zaio erakundeak urte honetako hirugarren hiruhilekoan funtziona dezan.

Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legeko (4/2000, uztailaren 3koa) 43. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorrita.

EBATZI DUT:

Lehena.- Nafarroako Gobernuari eskatzea Nafarroako Arartekoaren izenean (IFK: S3100014D) 268.450euroko zenbatekoa libratzea, urte honetako hirugarren hiruhilekoan behar den aurrekontu-zuzkidura delako, transferentzia eginez La Caixako kontu-zenbaki honetara: 2100 **** **** **** 7012 (IBAN ES62 2100 **** **** **** 7012). Eskaera hori egin da 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen (35/2022, abenduaren 28koa)61. artikuluan eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legean (4/2000) ezarritakoa betez. Zenbateko hori erakunde honek 2023ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan esleituta dituen partida hauen kargura egingo da:

Partida Izena Zenbatekoa
P01003 P2000 4452 911200    Nafarroako Gobernuaren transferentzia arruntak    258.390,00
P01003 P2000 7452 911200 Nafarroako Gobernuaren kapital-transferentziak      10.060,00
  Guztira 268.450,00

 

Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta kontu-hartzaileari.

Iruñea, 2023ko uztailaren 4a.

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia