Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

28/22 EBAZPENA, irailaren2koa, Nafarroako Arartekoarena, beharrezko kredituak hitzematen dituena, Nafarroako Arartekoa Erakundearen 2022ko elektrizitate-kontsumoaren gastua ordaintzeko, eta Nafarroako Gobernuari gastu horiek ordaintzeko agintzen diona.

2022 iraila 02

Kontuan izanda Nafarroko Arartekoaren maiatzaren 19ko 16/14 Ebazpena, Nafarroaren Arartekoaren eta Nafarroako Gobernuaren Zuzendaritza Nagusiaren arteko hitzarmenaren testua, Iruñeako Emilia Arrieta 12 kaleko beheko solairutik 5. solairura artekoen kontsumo elektrikoaren fakturazioari dagokion gastua birbanatzearen baldintzak arautzekoa, onartzen duena.

Kontuan izanda 511/2022 Ebazpena, irailaren1ekoa, Tokiko Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendari Nagusiarena, erakundearen izenean ordainketa-gutun bat sortzea baimentzen duena, 2022ko energia elektronikoaren kontsumoa kontuan ordaintzekoa eta 2021eko ordainketa arautzekoa.

Kontuan izanda Kudeaketa eta Interbentzio Teknikariaren txostenak.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- 7.915,20 euroko gastua hitzematea gastuen indarreko aurrekontuko Hornidurak izeneko 2280 partidaren kargura, kontura ordaintzeko Nafarroako Arartekoa Erakundearen 2022ko ekitaldiko energia elektrikoaren kontsumoa eta 2021eko konturako ordainketa araupetzeko.

Bigarrena.- Nafarroako Gobernuari 7.915,20 euro ordaintzeko agintzea, kontura ordaintzeko, Iruñeako Arrieta 12 kaleko higiezineko lehen eta bigarren solairuetako 2022ko kontsumo elektrikorako eta 2021eko konturako ordainketa araupetzeko, Nafarroako Gobernuko Tokiko Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritzak eskatzen duen baldintzetan.

Hirugarrena.- Ebazpen honen berri ematea Kontu-hartzaileari eta Nafarroako Gobernuko Tokiko Administrazioko eta DespopulaziokoZuzendaritza Nagusiari.

 

Iruñea, 2022ko irailaren2an.

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia