Partekatu edukia
2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legeak, 6., 8. eta 9. artikuluetan, ezartzen du ezen, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen eta estatutupeko langileen, izendapen askeko zuzendarien eta goi-kargudunen eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko gainerako behin-behineko langileen ordainsariek sektore publikoaren zerbitzuko langileentzat 2024rako ezarritako gehieneko gehikuntza globala izango dute.
Ekainaren 26ko 4/2024 Errege Lege Dekretuak ezarri duenez, 2024an sektore publikoaren zerbitzura diharduten langileen ordainsariek gehienez ere % 2ko igoera izan dezakete, 2023ko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean.
Nafarroako Arartekoaren 2024ko urtarrilaren 29ko, martxoaren 19ko eta martxoaren 20ko 4/24, 8/24 eta 9/24 Ebazpenen bidez, hurrenez hurren, Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzuko langileentzako 2024rako urteko ordainsari gordinak ezarri ziren, eta horiek finantzatzeko behar ziren kredituak baimendu, konprometitu eta aldatu ziren.
Kudeaketako Teknikariaren txostena ikusita eta 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legean, ekainaren 26ko 4/2024 Errege Lege Dekretuan, eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendu ekonomiko-finantzarioan ezarritakoaren arabera,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Xedatzea, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Arartekoaren zerbitzura dauden langileen ordainsariek % 2ko igoera izanen dutela 2023ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko.
Bigarrena.- Xedatzea Nafarroako Ararteko jaun txit gorenaren 2024rako urteko ordainsari gordina 77.218,96 eurokoa izanen dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.
Hirugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko idazkari nagusi - aholkulari tekniko kargurako 2024rako urteko ordainsari gordina 66.163,58 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zuzendari Nagusiaren ordainsariaren baliokidea.
Laugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinetearen Buru kargurako 2024rako urteko ordainsari gordina 60.417,28 izanen dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.
Bosgarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko aholkulari tekniko kargurako 2024rako urteko ordainsari gordina 60.417,28 izanen dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.
Seigarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinete posturako 2024rako urteko ordainsari gordina 37.236,08 eurokoa izanen dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren idazkariaren ordainsariaren baliokidea.
Zazpigarrena.- Baimena ematea honako kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura:
Partida |
Izena
|
Jatorrizko partida
|
Helmugako partida |
---|---|---|---|
1604
|
I. kapitulua, funtsa |
8.304,10
|
|
1000
|
Defendatzailearen ordainsariak | 1.514,10 | |
1100
|
Behin-behineko langileen ordainsariak | 6.790,00 |
Zortzigarrena.- Langileen gastuei buruzko I. kapituluan baimendutako eta konprometitutako gastuak aldatzea, erakundean lanean ari diren langileen ordainsariak behar bezala isla daitezen 2024 ekitaldian, indarrean dagoen gastuen aurrekontuko partida hauen kargura:
Partida |
Izena
|
Zenbatekoa
|
---|---|---|
1000
|
Defendatzailearen ordainsariak |
1.514,10
|
1100
|
Behin-behineko langileen ordainsariak |
6.790,00
|
1230
|
Funtzionarioen ordainsariak |
2.863,14
|
1600
|
Gizarte Segurantza |
-11.391,15
|
Bederatzigarrena.- Atzerapenen ordainsari bat ordaintzeko agintzea, 2024ko urtarriletik 2024ko uztailera hilabetekoak.
Hamargarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.
Partekatu edukia