Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

26/23 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Nafarroako Arartekoarena, 2022ko soberakinak Foru Komunitatearen Diruzaintzara itzultzeko baimena ematen duena.

2023 uztaila 03

Nafarroako Arartekoaren ekainaren 27ko 22/23 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeari helarazi zitzaion Nafarroako Arartekoaren 2022ko Kontuen espedientea, hark onar zezan.

2023ko ekainaren 30eko bilkuran, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak erabaki zuen Nafarroako Arartekoaren 2022 ekitaldi ekonomikoko Kontuak onartzea, eta xedatu zuen, onartutako likidazioarekin bat etorriz, Foru Komunitateko Diruzaintzari itzuli beharreko zenbatekoa, 2022ko obligazioak betetzeari lotu gabeko soberakinei dagokiena, 8.021,77 eurokoa dela.

Ikusi da kontu-hartzailearen txostena.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Foru Komunitateko Diruzaintzari itzultzea 8.021,77 euro, 2022 ekitaldi ekonomikoko obligazioak betetzeari lotu gabeko soberakinei dagozkienak.

Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.

 

Iruñea, 2023ko uztailaren 3a.

 

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia