Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

26/22 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren komunikazio instituzionalaren kudeaketa- eta aholkularitza-zerbitzuak kontratua esleitzen duena 2022ko abuztuaren 16tik 2023ko uztailaren 31 bitartean.

2022 abuztua 12

26/22 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren komunikazio instituzionalaren kudeaketa- eta aholkularitza-zerbitzuak kontratua esleitzen duena 2022ko abuztuaren 16tik 2023ko uztailaren 31 bitartean.

Ikusita Kudeaketa-Teknikariaren txostena, aurkeztutako eskaintzak, abuztuaren 4ko Akta, non esleipen-proposamena egiten den, kontu-hartzailearen txostena eta egindako kreditu-erreserba, eta kontratu publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea kontuan hartuta,

 

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Nafarroako Arartekoaren komunikazio instituzionalaren kudeaketa- eta aholkularitza-zerbitzuak kontratua identifikazio fiskalerako […] zenbakidun Heda Comunicación, S.L. enpresari esleitzea, kontratazioa arautzen duten baldintzen agiria eta aurkeztutako eskaintza kontuan hartuta, 2022ko abuztuaren 16tik 2023ko uztailaren 31ra arteko aldirako.

Bigarrena.- Kontratazio horri aurre egiteko 5.445,00 euroko kredituak baimentzea eta konprometitzea (BEZa barne), 2022ko indarrean dagoen gastu-aurrekontuen ekitaldiari egoztekoa den parteagatik, gastu-aurrekontuko 2279 partidaren kontura (“Egindako bestelako lanak” izenekoa).

Hirugarrena.- Adierazitako kontratazioak eragingo dituen gastuak, 2023ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra arteko aldiari dagokionez, 2023ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2023ko gastu-aurrekontuko 2279 partidan (“Egindako bestelako lanak” izenekoa) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.

Laugarrena.- Ebazpen hau esku-hartzaileari eta eskaintza bat aurkeztu duten enpresei jakinaraztea.

Bostgarrena.- Ebazpen honen kontra, administratzioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, eta horrek ez dio kalterik egingo ebazpena jakinarazi eta hilabete bateko epean Arartekoaren aurrean aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko aukerari. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztu ahal izango dute baita ere, halaber, kontratu publiko baten lizitazioan eta esleipenean interesa duten enpresek, profesionalek eta pertsonek Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian.

Iruñea, 2022ko abuztuaren 12a

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia