Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

25/24 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Nafarroako Arartekoak emana, urtebeteko prestakuntza-beka baten deialdirako oinarriak onesten dituena, Zuzenbideko gradua dutenentzat, Nafarroako Arartekoan aritzeko.

2024 uztaila 29

Nafarroako Arartekoa erakunde publikoa da, eta arduratzen da herritarren eskubide eta askatasun publikoak babesteaz eta hobetzeaz, eta Nafarroako Administrazio Publikoen jarduera gainbegiratzeaz. Erakundearen iritziz interesgarria da Zuzenbideko unibertsitate-titulua duten pertsonen prestakuntza sustatzea, zuzenean ezagut dezaten –praktikaz, batez ere–, zer jarduera egiten diren erakundean. Tutore baten zaintzapean eta haren irizpideei jarraituta, herritarrekiko harremanarekin lotutako eginkizunak beteko dituzte; hark emanen dizkie orientazioa, laguntza eta prestakuntza, eta zuzenduko ditu erakundean dauden bitartean.

Horretarako, bidezkotzat jo da Zuzenbideko gradua duten pertsonentzako prestakuntza-beka baten deialdiko oinarriak onestea, Nafarroako Arartekoan aritzeko. Deialdiak bete egiten ditu bai oinarri arautzaile hauek bai Nafarroako Arartekoaren araudiak agintzen duena ere.

Horren ondorioz, 2005eko azaroaren 21ean Nafarroako Legebiltzarreko Mahaiak onartutako Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak ematen dizkidan eskumenak erabilita, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1.º Urtebeteko prestakuntza-beka baten deialdia onestea, Zuzenbideko gradua dutenentzat, Nafarroako Arartekoan aritzeko.

Eranskinean agertzen diren oinarriek arautzen dute deialdi hau.

2.º Deialdia argitaratzea Nafarroako Parlamentuaren Aldizkaria Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta instituzioko gune digitalean (www.defensornavarra.es).

Iruñea, 2024ko uzrtailaren 29an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Deskargatzeko fitxategiak

Deialdiaren oinarriak (289 KB)

Instantzia (194 KB)

Partekatu edukia