Partekatu edukia
Ikusi dira 2023. urteari dagokion Nafarroako Arartekoaren Kontuen espedientea eta Arartekoaren Kontuei buruzko fiskalizazio-txostena, 2023. ekitaldikoa, Nafarroako Kontuen Ganberak xede horrekin igorritakoa.
2005eko azaroaren 21eko saioan Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, akordio bidez, onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiaren 32.1 artikuluarekin bat etorriz,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena.- 2023. urteko Nafarroako Arartekoaren Kontuen espedientea eta xede horrekin Nafarroako Kontuen Ganberak igorritako fiskalizazio-txostena Nafarroako Parlamentuko Bozemaileen Batzordeari bidaltzea, horrek onets dezan, bidezkoa izanez gero.
Bigarrena.- Ebazpen hau Nafarroako Parlamentuko presidenteari eta kontu-hartzaileari helaraztea.
Iruñea, 2024ko uztailaren 4a.
Partekatu edukia