Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

24/23 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bidez iraungitzat jotzen da administrari lanpostua (C maila) betetzeko harpidetutako administrazio-araubideko aldi baterako kontratua.

2023 ekaina 30

[…] andreak gaur egun Nafarroako Arartekoaren erakundean ematen du zerbitzua, administrari postuan, administrazio-araubidean kontratatutako langile gisa; hori horrela da espedientean dagoen 2023ko martxoaren 31n formalizatutako kontratu-luzapenaren ondorioz.

Luzapen-agiriak aurreikusi zuen zerbitzugintzak 2023ko apirilaren 1etik 2023ko irailaren 30era arte iraungo zuela.

Hala ere, luzapen-agiri horretan azaltzen zen enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan garatzen ari zela Nafarroako Arartekoaren bulegoari atxikitako administrari plaza bat (C maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialditik eratorritako hautaketa-prozedura; eta, aurreikuspen horri dagokionez, honako klausula hau jasotzen zen:

“(…) nolanahi ere, kontratua iraungi eginen da, baita aurreikusitako epea baino lehen ere, azalpen-zatian aipatzen den sartzeko hautaketa-prozedura hautatua izan den izangaia izendatuz eta lanpostuaz jabetuz amaitzen denean, eta pertsona horrek funtzionario izaerarekin deitutako administrari plaza (C maila) eskuratuko du”.

[…] andreak aipatutako hautaketa-prozeduran parte hartu du eta deitutako plaza lortu du, eta funtzionario izendatu dute. Lanpostuaz jabetzeko ekitaldia 2023ko ekainaren 30ean egin da, 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Hori guztia kontuan hartuta bidezkoa da alderdiek aldez aurretik sinatutako kontratua iraungitzat jotzea.

Ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearekin eta erakunde horren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko erregelamenduarekin bat etorriz, honakoa,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Iraungitzat jotzea, 2023ko ekainaren 30etik aurrerako ondorioekin,  Nafarroako Arartekoaren eta […] andrearen artean administrari lanpostua (C maila) betetzeko  harpidetu zen administrazio-araubideko aldi baterako kontratua.

Bigarrena.- Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta jakinaraztea bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko den bi hilabeteko epean. Aldez aurretik aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izanen zaio Nafarroako Ararteko erakundeari, hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik kontatzen hasita.

 

Iruña, 2023ko ekainaren 30a.

 

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia