Partekatu edukia
Nº: 24
24/21 EBAZPENA, irailaren 22koa, Nafarroako Arartekoarena, beharrezko kredituak hitzematen dituena, Nafarroako Arartekoa Erakundearen 2021eko elektrizitate-kontsumoaren gastua ordaintzeko, eta Nafarroako Gobernuari gastu horiek ordaintzeko agintzen diona.
Kontuan izanda Nafarroko Arartekoaren maiatzaren 19ko 16/14 Ebazpena, Nafarroaren Arartekoaren eta Nafarroako Gobernuaren Zuzendaritza Nagusiaren arteko hitzarmenaren testua, Iruñeako Emilia Arrieta 12 kaleko beheko solairutik 5. solairura artekoen kontsumo elektrikoaren fakturazioari dagokion gastua birbanatzearen baldintzak arautzekoa, onartzen duena.
Kontuan izanda 202/2021 Ebazpena, irailaren 15ekoa, Tokiko Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendari Nagusiarena, erakundearen izenean ordainketa-gutun bat sortzea baimentzen duena, 2021eko energia elektronikoaren kontsumoa kontuan ordaintzekoa eta 2020ko ordainketa arautzekoa.
Kontuan izanda Kudeaketa eta Interbentzio Teknikariaren txostenak.
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena.- 8.266,57 euroko gastua hitzematea gastuen indarreko aurrekontuko Hornidurak izeneko 2280 partidaren kargura, kontura ordaintzeko Nafarroako Arartekoa Erakundearen 2021eko ekitaldiko energia elektrikoaren kontsumoa eta 2020ko konturako ordainketa araupetzeko.
Bigarrena.- Nafarroako Gobernuari 8.266,57 euro ordaintzeko agintzea, kontura ordaintzeko, Iruñeako Arrieta 12 kaleko higiezineko lehen eta bigarren solairuetako 2021eko kontsumo elektrikorako eta 2020ko konturako ordainketa araupetzeko, Nafarroako Gobernuko Tokiko Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritzak eskatzen duen baldintzetan.
Hirugarrena.- Ebazpen honen berri ematea Kontu-hartzaileari eta Nafarroako Gobernuko Tokiko Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiari.
Iruñea, 2021eko irailaren 22an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia