Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

23/26 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren komunikazio instituzionalaren kudeaketa- eta aholkularitza-zerbitzuen kontratazioaren luzapena, 2026ko irailaren 1etik 2027ko abuztuaren 31ra arte, onartzen duena.

2026 abuztua 27

Irailaren 12koa 33/23 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoaren komunikazio instituzionalaren kudeaketa- eta aholkularitza-zerbitzuen kontratazioa esleitu zen 2023ko irailaren 25etik 2024ko abuztuaren 31ra bitarteko aldirako, zegokion kontratua formalizatuta; bi aldeek sinatu zuten 2023ko irailaren 25ean.

Abuztuaren 22ko 30/25 Ebazpenaren bidez, kontratua urtebete luzatzea onartu zen, eta luzapen-dokumentua sinatu zuten bi alderdiek.

Laster iritsiko da luzapena amaitzeko eguna, eta, kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean, eta Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea aintzat hartuta,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena. Nafarroako Arartekoaren komunikazio instituzionalaren kudeaketa- eta aholkularitza-zerbitzuen kontratua luzatzea onartzea, 2026ko irailaren 1etik 2027ko abuztuaren 31ra bitartean. Kontratua 2023ko irailaren 25ean sinatu zen Nacap Comunicación y RRPP, Sociedad Microcooperativa, enpresarekin [...].

Bigarrena. Luzapen horrek berarekin ekarriko dituen gastuak baimentzea eta konprometitzea 2026ko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epeari dagokionez; gastu horiek 4.446,76 euroko dira (BEZa barne), indarraldian dagoen gastuen aurrekontuko 2279 partidaren kontura (“Egindako bestelako lanak” izenekoa).

Hirugarrena. Adierazitako luzapenak berarekin ekarriko dituen gastuak, 2027ko urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra arteko aldiari dagokionez, 2027ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2027ko ekitaldiko gastu-aurrekontuko 2279 partidan (“Egindako bestelako lanak” izenekoan) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.

Laugarrena. Ebazpen hau enpresa esleipendunari eta kontu-hartzaileari helaraziko zaie.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 27a.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia