Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

23/24 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gobernuari 2024 ekitaldiko hirugarren hiruhilekoko aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.

2024 uztaila 03

2024. urteko ekitaldirako Nafarroako Arartekoaren Aurrekontua onartu denez, eta 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean (2/2024, martxoaren 13koa), Nafarroako Ogasun Publikoaren Foru Legean (13/2007, apirilaren 4koa) eta Nafarroako Parlamentuaren Araudi ekonomiko-finantzarioan ezarritakoa betez, Nafarroako Gobernuari aurrekontu-zuzkidura eskatu behar zaio erakundeak urte honetako hirugarren hiruhilekoan funtziona dezan.

Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legeko (4/2000, uztailaren 3koa) 43. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorrita.

EBATZI DUT:

Lehena.- Nafarroako Gobernuari eskatzea Nafarroako Arartekoaren izenean (IFK: S3100014D) 279.575 euroko zenbatekoa libratzea, urte honetako hirugarren hiruhilekoan behar den aurrekontu-zuzkidura delako, transferentzia eginez La Caixako kontu-zenbaki honetara: 2100 **** **** **** 7012 (IBAN ES62 2100 **** **** **** 7012). Eskaera hori egin da 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen (2/2024, martxoaren 13koa) 61. artikuluan eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legean (4/2000) ezarritakoa betez. Zenbateko hori erakunde honek 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan esleituta dituen partida hauen kargura egingo da:

Partida Izena Zenbatekoa
P01003 P2000 4452 911200    Nafarroako Gobernuaren transferentzia arruntak    267.015,00
P01003 P2000 7452 911200 Nafarroako Gobernuaren kapital-transferentziak      12.560,00
  Guztira 279.575,00

 

Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta kontu-hartzaileari.

Iruñea, 2024ko uztailaren 3a.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia