Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

22/23 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Nafarroako Arartekoarena, 2022. urteari dagokion Nafarroako Arartekoaren Kontuen espedientea Nafarroako Parlamentuko Bozemaileen Batzordeari bidaltzekoa.

2023 ekaina 27

Ikusi dira 2022. urteari dagokion Nafarroako Arartekoaren Kontuen espedientea eta Arartekoaren Kontuei buruzko fiskalizazio-txostena, 2022. ekitaldikoa, Nafarroako Kontuen Ganberak xede horrekin igorritakoa.

2005eko azaroaren 21eko saioan Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, akordio bidez, onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiaren 32.1 artikuluarekin bat etorriz,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- 2022. urteko Nafarroako Arartekoaren Kontuen espedientea eta xede horrekin Nafarroako Kontuen Ganberak igorritako fiskalizazio-txostena Nafarroako Parlamentuko Bozemaileen Batzordeari bidaltzea, horrek onets dezan, bidezkoa izanez gero.

Bigarrena.- Ebazpen hau Nafarroako Parlamentuko presidenteari eta kontu-hartzaileari helaraztea.

Iruñea, 2023ko ekainaren 27a.

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia