Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

22/21 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Nafarroako Arartekoaren komunikazio instituzionalaren kudeaketa- eta aholkularitza-zerbitzuak kontratua beste urtebetez, 2021eko abuztuaren 1etik 2022ko uztailaren 31ra arte, luzatzea onartzen duena.

2021 uztaila 26

: 22

22/21 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Nafarroako Arartekoaren komunikazio instituzionalaren kudeaketa- eta aholkularitza-zerbitzuak kontratua beste urtebetez, 2021eko abuztuaren 1etik 2022ko uztailaren 31ra arte, luzatzea onartzen duena.

Uztailaren 20ko 26/20 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoaren komunikazio instituzionalaren kudeaketa- eta aholkularitza-zerbitzuak kontratua esleitu zen 2020ko abuztuaren 1etik 2021eko uztailaren 31ra bitarteko aldirako, zegokion kontratua formalizatuta; bi aldeek sinatu zuten 2020ko abuztuaren 1ean.

Laster iritsiko da kontratua amaitzeko eguna, eta, kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean, eta Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea aintzat hartuta,

HAU EBATZI DUT:

Lehena.- Nafarroako Arartekoaren komunikazio instituzionalaren kudeaketa- eta aholkularitza-zerbitzuak kontratua luzatzea onartzea, 2021eko abuztuaren 1etik 2022ko uztailaren 31ra bitartean. Kontratua 2020ko abuztuaren 1ean sinatu zen Ilune Diseño, S.L. enpresarekin (IFZ: […]).

Bigarrena.- Luzapen horrek berarekin ekarriko dituen gastuak baimentzea eta konprometitzea 2021eko abuztuaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epeari dagokionez; gastu horiek 7.464,49 euroko dira (BEZa barne), indarraldian dagoen gastuen aurrekontuko 2279 partidaren kontura (“Egindako bestelako lanak”).

Hirugarrena.- Adierazitako luzapenak berarekin ekarriko dituen gastuak, 2022ko urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra arteko aldiari dagokionez, 2022ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2022ko ekitaldiko gastu-aurrekontuko 2279 partidan (“Egindako bestelako lanak”) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.

Laugarrena.- Ebazpen hau enpresa esleipendunari eta kontu-hartzaileari helaraziko zaie.

Iruñean, 2021eko uztailaren 26an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia