Partekatu edukia
Nº: 20
20/21 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gobernuari 2021 ekitaldiko hirugarren hiruhilekoko aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.
2021. urteko ekitaldirako Nafarroako Arartekoaren Aurrekontua onartu denez, eta 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean (20/2020, abenduaren 29koa), Nafarroako Ogasun Publikoaren Foru Legean (13/2007, apirilaren 4koa) eta Nafarroako Parlamentuaren Araudi ekonomiko-finantzarioan (Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren 2020ko urtarrilaren 27ko Akordioaren bidez onartua) ezarritakoa betez, Nafarroako Gobernuari aurrekontu-zuzkidura eskatu behar zaio erakundeak urte honetako hirugarren hiruhilekoan funtziona dezan.
Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legeko (4/2000, uztailaren 3koa) 43. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorrita.
EBATZI DUT:
Lehena.- Nafarroako Gobernuari eskatzea Nafarroako Arartekoaren izenean (IFK: S3100014D) 212.450,00 euroko zenbatekoa libratzea, urte honetako hirugarren hiruhilekoan behar den aurrekontu-zuzkidura delako, transferentzia eginez La Caixako kontu-zenbaki honetara: 2100 **** **** **** 7012 (IBAN ES62 2100 **** **** **** 7012). Eskaera hori egin da 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen (20/2020, abenduaren 29koa) 22. artikuluan eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legean (4/2000) ezarritakoa betez. Zenbateko hori erakunde honek 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan esleituta dituen partida hauen kargura egingo da:
Partida | Izena | Zenbatekoa |
P01003 P2000 4452 911200 | Nafarroako Gobernuaren transferentzia arruntak | 207.390,00 |
P01003 P2000 7452 911200 | Nafarroako Gobernuaren kapital-transferentziak | 5.060,00 |
Total | 212.450,00 |
Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta kontu-hartzaileari.
Iruñea, 2021eko uztailaren 1ean.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia