Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

2/24 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gobernuari 2024 ekitaldiko lehen hiruhilekoko aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.

2024 urtarrila 11

2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean (35/2022, abenduaren 28koa), Nafarroako Ogasun Publikoaren Foru Legean 13/2007, apirilaren 4koa, Nafarroako Aurrekontu Orokorren luzapenaren buruzkoa eta Nafarroako Parlamentuaren Araudi ekonomiko-finantzarioan ezarritakoa betez, Nafarroako Gobernuari aurrekontu-zuzkidura eskatu behar zaio erakundeak urte honetako lehen hiruhilekoan funtziona dezan.

2023ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren luzapena 2024rako, Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legeko (4/2000, uztailaren 3koa) 43. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorrita.

EBATZI DUT:

Lehena.- Nafarroako Gobernuari eskatzea Nafarroako Arartekoaren izenean (IFK: ...) 268.450 euroko zenbatekoa libratzea, urte honetako lehen hiruhilekoan behar den aurrekontu-zuzkidura delako, transferentzia eginez La Caixako kontu-zenbaki honetara: 2100 **** **** **** 7012 (IBAN ES62 2100 **** **** **** 7012). Eskaera hori egin da 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen (35/2022, abenduaren 28koa) 61. artikuluan eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legean (4/2000) ezarritakoa betez. Zenbateko hori erakunde honek 2023ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, 2024rako luzatu direnak, esleituta dituen partida hauen kargura egingo da:

Partida Izena Zenbatekoa
P01003 P2000 4452 911200    Nafarroako Gobernuaren transferentzia arruntak    258.390,00
P01003 P2000 7452 911200 Nafarroako Gobernuaren kapital-transferentziak      10.060,00
  Guztira 268.450,00

 

Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta kontu-hartzaileari.

Iruñea, 2024ko urtarrilaren 11.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia