Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

2/23 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bidez, zortzigarren bosturtekoa betetzeari dagokion antzinatasun-saria aitortzen zaio […] andreari.

2023 urtarrila 26

[…] andreak, Nafarroako Arartekoaren erakundeari atxikitako Nafarroako Parlamentuko funtzionarioak, 2023ko urtarrilaren 14an berrogei urte bete ditu zerbitzua ematen.

Ikusi da kudeaketako teknikariaren txostena eta bat etorriz 1991ko martxoaren 26ko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatuan, Nafarroako Foru Erkidegoko Arartekoaren uztailaren 3ko Foru Legean eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bitartez onetsia) ezarritakoarekin.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- […] andreari zortzigarren bosturtekoa betetzeari dagokion antzinatasun-saria aitortzea 2023ko urtarrilaren 15etik aurrera.

Bigarrena.- Ebazpen hau interesdunari eta kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñea, 2023ko urtarrilaren 26a.

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia