Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

19/24 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Nafarroako Arartekoarena, beharrezko kredituak hitzematen dituena, Nafarroako Arartekoa Erakundearen 2024ko elektrizitate-kontsumoaren gastua ordaintzeko, eta Nafarroako Gobernuari gastu horiek ordaintzeko agintzen diona.

2024 ekaina 18

Kontuan izanda Nafarroko Arartekoaren maiatzaren 19ko 16/14 Ebazpena, Nafarroaren Arartekoaren eta Nafarroako Gobernuaren Zuzendaritza Nagusiaren arteko hitzarmenaren testua, Iruñeako Emilia Arrieta 12 kaleko beheko solairutik 5. solairura artekoen kontsumo elektrikoaren fakturazioari dagokion gastua birbanatzearen baldintzak arautzekoa, onartzen duena.

Kontuan izanda 322/2024 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Tokiko Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendari Nagusiarena, erakundearen izenean ordainketa-gutun bat sortzea baimentzen duena, 2024ko energia elektronikoaren kontsumoa kontuan ordaintzekoa eta 2023ko ordainketa arautzekoa.

Kontuan izanda Kudeaketa eta Interbentzio Teknikariaren txostenak.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- 14.247,49 euroko gastua baimendu eta hitzematea gastuen indarreko aurrekontuko Hornidurak izeneko 2280 partidaren kargura, kontura ordaintzeko Nafarroako Arartekoa Erakundearen 2024ko ekitaldiko energia elektrikoaren kontsumoa eta 2023ko konturako ordainketa araupetzeko.

Bigarrena.- Nafarroako Gobernuari 14.247,49 euro ordaintzeko agintzea, kontura ordaintzeko, Iruñeako Arrieta 12 kaleko higiezineko lehen eta bigarren solairuetako 2024ko kontsumo elektrikorako eta 2023ko konturako ordainketa araupetzeko, Nafarroako Gobernuko Tokiko Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritzak eskatzen duen baldintzetan.

Hirugarrena.- Ebazpen honen berri ematea Kontu-hartzaileari eta Nafarroako Gobernuko Tokiko Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiari.

Iruñea, 2024ko ekainaren 18a.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia