Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

19/23 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Nafarroako Arartekoak emana, urtebeteko prestakuntza-beka baten deialdirako oinarriak onesten dituena, euskararen ezagutzaren baldintzarekin, Zuzenbideko gradua dutenentzat, Nafarroako Arartekoan aritzeko.

2023 ekaina 14

Nafarroako Arartekoa instituzio publikoa da, herritarren eskubideak eta askatasun publikoak babesten eta hobetzen ditu eta Nafarroako administrazio publikoen jarduera gainbegiratzen du. Hori horrela, Nafarroako Arartekoak uste du Zuzenbideko unibertsitate-titulua duten pertsonen prestakuntza sustatu behar dela, modu teorikoan zein praktikoan, zuzenago ezagutu ditzaten Nafarroako Arartekoaren lan egiteko modua eta jarduerak. Beka horiek, herritarrekiko harremanarekin zerikusia duten funtzioekin, tutoretza baten ikuspegiaren eta irizpideen arabera, tutoretza horrek orientazioa, laguntza, prestakuntza eta gidaritza emango dizkie tutoretza horretan dauden bitartean.

Horretarako, erabaki da Nafarroako Arartekoan aritzeko, euskaren ezagutzaren baldintzarekin, Zuzenbideko gradua dutenentzat prestakuntza-bekaren deialdiko oinarriak onartzea.

Deialdiak bete egiten ditu bai oinarri arautzaile hauek bai Nafarroako Arartekoaren araudiak agintzen duena ere.

Horren ondorioz, 2005eko azaroaren 21ean Nafarroako Legebiltzarreko Mahaiak onartutako Nafarroako Foru Komunitatearen Arartekoaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak ematen dizkidan eskumenak erabilita, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.º Urtebetekoprestakuntza-beka baten deialdiaonestea, euskararenezagupenarenbaldintzarekin eta Zuzenbidekograduadutenentzat, Nafarroako Arartekoanaritzeko.

Eranskineanagertzendirenoinarriekarautzendutedeialdihau.

2.º Deialdiaargitaratzea Nafarroako ParlamentuarenAldizkariaOfizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta instituzioko gune digitalean (www.defensornavarra.es).

 

Iruñea, 2023ko ekainaren14a.

 

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar


Deskargatzeko fitxategiak

Deialdiaren oinarriak (248 KB)

Instantzia (215 KB)

Partekatu edukia