Partekatu edukia
Nº: 19
19/21 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena, 2020ko soberakinak Foru Komunitatearen Diruzaintzara itzultzeko baimena ematen duena.
Nafarroako Arartekoaren ekainaren 17ko 16/21 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeari helarazi zitzaion Nafarroako Arartekoaren 2020ko Kontu Orokorraren espedientea, hark onar zezan.
2021eko ekainaren 28ko bilkuran, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak erabaki zuen Nafarroako Arartekoaren 2020 ekitaldi ekonomikoko Kontu Orokorra onartzea, eta xedatu zuen, onartutako likidazioarekin bat etorriz, Foru Komunitateko Diruzaintzari itzuli beharreko zenbatekoa, 2020ko obligazioak betetzeari lotu gabeko soberakinei dagokiena, 62.725,90 eurokoa dela.
Ikusi da kontu-hartzailearen txostena.
HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Foru Komunitateko Diruzaintzari itzultzea 62.725,90 euro, 2020 ekitaldi ekonomikoko obligazioak betetzeari lotu gabeko soberakinei dagozkienak.
Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.
Iruñea, 2021eko ekainaren 30ean.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia