Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

18/24 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren gaztelaniatik euskarara eta alderantzizko testuen itzulpen zerbitzuak kontratatzeko prozedura hasten duena, 2024ko uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30a arteko epealdirako.

2024 maiatza 29

Aipatutako zerbitzuak kontratatzeko beharra ondorioztatzen duen txostena, kontratazioa arautzen duten baldintzen agiria, txosten juridikoa eta kontu-hartzailetzaren txostena ikusita, kreditu-erreserba egiaztatzen duena, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea kontuan hartuta.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Bakun, S.L., Emun, Koop. E., Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak, Hori-Hori, S.A. eta Tisa, S.A.  enpresei zerbitzu horiek emateko eskaintzak aurkeztu ditzatela eskatzea, euren ezaugarriak kontuan hartuz, eskaintzaren eskaerari erantsitako kontratazioa arautzen duten baldintzen pleguan deskribatzen diren bezala, eta horretarako, 2024ko ekainaren 10eko 14:00etara arteko epea ematea.

Bigarrena.- Zerbitzu horiek kontratatzeko gehienezko gastua urteko 26.000 euro izan dadin finkatzea, BEZa kanpo; 2025eko ekitaldiari egoztekoa den gastua onartuko da, baldin eta 2025eko gastu-aurrekontuko 2278 partidan (“Euskararako itzulpen-lanak” izenekoa) kreditu egokia eta nahikoa baldin badago.

Hirugarrena.- 3.000 euroko gastua baimentzea, indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 2278 partidaren kontura (“Euskararako itzulpen-lanak” izenekoa), 2024ko ekitaldiari egoztekoa den parteagatik.

Laugarrena.- Ebazpen hau Kontu-hartzaileari eta prozeduran parte hartzera gonbidatutako enpresei helaraztea.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 29an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Deskargatzeko fitxategiak

Baldintza agiri arautzaileak euskarazko Itzulpena 2024ko uztaila (324 KB)

Partekatu edukia