Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

18/23 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Nafarroako Arartekorena, zeinaren bidez María Antonia Echeverría Beloqui andrea Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatzen da, Nafarroako Arartekoaren bulegoan destinoa duena, administrari lanpostua betetzeko (C maila).

2023 ekaina 08

2022ko abenduaren 12ko 40/22 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoak, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak esku utzita, onartu zuen Nafarroako Arartekoaren bulegoari atxikitako administrari plaza bat (C maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2022ko abenduaren 27an, 259. zenbakian, eta Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean, 2022ko abenduaren 27an, 150. zenbakian.

Merezimendu-lehiaketa amaituta, Nafarroako Arartekoak, apirilaren 20ko 12/23 Ebazpenaren bidez, epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena onetsi zuen, María Antonia Echeverría Beloqui andrea, puntuaziorik handiena lortu zuen izangaia, izendatzeko. Proposamena 2023ko apirilaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (89. zk.) eta 2023ko maiatzaren 4ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean (60. zk.) argitaratu zen.

Ikusi da kudeaketa-teknikariaren txostena, interesdunak deialdiaren 7.2 oinarrian adierazitako dokumentazioa garaiz eta behar bezala aurkeztu izanari buruzkoa. Horrenbestez, bidezkoa da pertsona hori izendatzea, deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearekin, erakunde horren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko Erregelamenduarekin eta Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren 2022ko urriaren 10eko Erabakiarekin bat etorriz, honako hau,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- María Antonia Echeverría Beloqui andrea Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatzea, Nafarroako Arartekoaren bulegoan destinoa duena, Administrarien Kidegoko administrari (C maila) gisa.

Bigarrena.- Xedatzea interesdunak hilabeteko epea izango duela, izendapenaren jakinarazpenetik aurrera, Nafarroako Arartekoaren aurrean lanpostuaz jabetzeko.

Hirugarrena.- Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Parlamentuko Mahaiari, 2022ko urriaren 10eko Akordioan aurreikusitakoarekin bat, interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Arartekoaren instituzioaren web orrian argitaratzeko agintzea.

Iruñea, 2023ko ekainaren 8a.

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia