Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

18/21 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitzaren garbiketa-zerbitzuaren kontratua beste urtebetez, 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era arte, luzatzea onartzen duena.

2021 ekaina 28

: 18

18/21 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitzaren garbiketa-zerbitzuaren kontratua beste urtebetez, 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era arte, luzatzea onartzen duena.

Ekainaren 30eko 22/20 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko zerbitzuaren kontratazioa esleitu zen 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitarteko aldirako, zegokion kontratua formalizatuta; bi aldeek sinatu zuten 2020ko ekainaren 30ean.

Laster iritsiko da kontratua amaitzeko eguna, eta, kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean, eta Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea aintzat hartuta,

HAU EBATZI DUT:

Lehena.- Nafarroako Arartekoaren egoitzaren garbiketa-zerbitzuaren kontratua luzatzea onartzea, 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitartean. Kontratua 2020ko ekainaren 30ean sinatu zen Eulen, SA enpresarekin (IFZ: […]).

Bigarrena.- Luzapen horrek berarekin ekarriko dituen gastuak baimentzea eta konprometitzea 2021eko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epeari dagokionez; gastu horiek 9.142,14 euroko dira (BEZa barne), indarraldian dagoen gastuen aurrekontuko 2271 partidaren kontura (“Garbiketa- eta txukuntze-zerbitzuak”).

Hirugarrena.- Adierazitako luzapenak berarekin ekarriko dituen gastuak, 2022ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era arteko aldiari dagokionez, 2022ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2022ko ekitaldiko gastu-aurrekontuko 2271 partidan (“Garbiketa- eta txukuntze-zerbitzuak”) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.

Laugarrena.- Ebazpen hau enpresa esleipendunari eta kontu-hartzaileari helaraziko zaie.

Iruñean, 2021eko ekainaren 28an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia