Partekatu edukia
Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko apirilaren 5eko 13/2023 Foru Legeak, 13.1 artikuluan, Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseilua sortzea xedatzen du, etnia- edo arraza-jatorriagatiko diskriminazioaren arloan Foru Administrazio Publikoan kontsultarako eta partaidetzarako organo goren gisa.
Osaerari dagokionez, Foru Legearen 13.4 artikuluak erregelamenduz xedatzen denera igortzen du, eta aurreikusten du, nolanahi ere, Nafarroako Arartekoaren ordezkaritza batek parte hartuko duela organoan.
Martxoaren 27ko 30/2024 Foru Dekretuaren bidez, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautu ziren.
Foru Dekretu horren 6.1 artikuluko e) letrak aurreikusten du kontseilukide bat "Nafarroako Arartekoaren ordezkari bat, arartekoak proposatua" izanen dela.
Era berean, 6.2 artikuluak honako hau xedatzen du: " zenbat kontseilukide titular diren, beste hainbeste ordezko izendatuko dira, ordezkapenak egin ahal izateko postua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo justifikatutako gainerako kasuetan. Ordezkoak izendatzeko orduan, emakumeen eta gizonen presentzia orekatuaren irizpideari jarraituko zaio".
Eta 7.2 artikuluak honako hau dio: “organoaren osaeran gizonen eta emakumeen arteko oreka bermatzeko, Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseilua osatzen duten instituzio, erakunde edo entitateek bi pertsona proposatu beharko dituzte kontseilukide postu bakoitzeko, gizon bat eta emakume bat”.
Horrenbestez, eta Nafarroako Arartekoaren Antolaketa eta Funtzionamenduko Erregelamenduaren 7 r) artikuluarekin bat etorriz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengo.- Susana Galilea Barrio andrea, Nafarroako Arartekoaren Kabineteburua, Nafarroako Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Kontseiluan Nafarroako Arartekoaren ordezkari izendatzea.
Bigarrena.- Carlos Sarasíbar Marco jauna, Nafarroako Arartekoaren idazkari nagusia-aholkulari teknikoa, izendatzea Nafarroako Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Kontseiluan Nafarroako Arartekoak izango duen ordezkariaren ordezko.
Hirugarrena.- Ebazpen hau Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunei jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.
Iruñea, 2024ko maiatzaren 23a.
Partekatu edukia