Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

17/23 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitza garbiketa zerbitzuak kontratatzeko prozedura hasten duena, 2023ko uztailaren 1etik 2024ko ekainaren 30a arteko epealdirako.

2023 maiatza 24

Aipatutako zerbitzuak kontratatzeko beharra ondorioztatzen duen txostena, kontratazioa arautzen duten baldintzen agiria, txosten juridikoa eta kontu-hartzailetzaren txostena ikusita, kreditu-erreserba egiaztatzen duena, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea kontuan hartuta.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Amimet, Distrivisual, S.L., Eulen, S.A., Ilunion, Inasel, S.L., Limpiezas Accuae, Superlimpiezas Leyre, S.L. eta Transforma Cuidamos Personas, S.L. entitateei zerbitzu horiek emateko eskaintzak aurkeztu ditzatela eskatzea, euren ezaugarriak kontuan hartuz, eskaintzaren eskaerari erantsitako kontratazioa arautzen duten baldintzen pleguan deskribatzen diren bezala, eta horretarako, 2023ko ekainaren 8ko 14:00etara arteko epea ematea.

Bigarrena.- Zerbitzu horiek kontratatzeko gehienezko gastua urteko 19.200 euro izan dadin finkatzea, BEZa kanpo; 2024ko ekitaldiari egoztekoa den gastua onartuko da, baldin eta 2024ko gastu-aurrekontuko 2271 partidan (“Garbiketa-zerbitzuak” izenekoa) kreditu egokia eta nahikoa baldin badago.

Hirugarrena.- 11.616 euroko gastua baimentzea, BEZa barne, indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 2271 partidaren kontura (“Garbiketa-zerbitzuak” izenekoa), 2023ko ekitaldiari egoztekoa den parteagatik.

Laugarrena.- Ebazpen hau Kontu-hartzaileari eta prozeduran parte hartzera gonbidatutako entitateei helaraztea.

 

Iruñean, 2023ko maiatzaren 24an.

 

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia