Partekatu edukia
Nº: 17
17/21 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoa erakundearentzat gaztelaniatik euskararako eta alderantzizko testuak itzultzeko zerbitzuaren kontratazioa urte betez luzatzea onartzen duena; 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitartean.
Uztailaren 9ko 23/20 Ebazpenaren bidez, testuak gaztelaniatik euskarara, eta alderantziz, itzultzeko zerbitzuaren kontratazioa esleitu zen 2020ko uztailaren 9tik 2021eko ekainaren 30era bitarteko aldirako. Zegokion kontratua formalizatu zen, eta bi aldeek sinatu zuten 2020ko uztailaren 9an.
Laster iritsiko da kontratua amaitzeko eguna, eta, kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean, eta Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea aintzat hartuta,
HAU EBATZI DUT:
Lehena.- 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitarteko aldirako luzatzea testuak gaztelaniatik euskarara, eta alderantziz, itzultzeko zerbitzu-kontratua Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, S.L. enpresarekin (IFZ: […]). Kontratua 2020ko uztailaren 9an sinatu zen.
Bigarrena.- Luzapen horrek berarekin ekarriko dituen gastuak baimentzea eta konprometitzea 2021eko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epeari dagokionez; gastu horiek 6.000 euro dira (BEZa barne), indarraldian dagoen gastuen aurrekontuko 2278 partidaren kontura (“Euskarazko itzulpen-lanak”).
Hirugarrena.- Adierazitako luzapenak berarekin ekarriko dituen gastuak, 2022ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era arteko aldiari dagokionez, 2020ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2022ko ekitaldiko gastu-aurrekontuko 2278 partidan (euskarazko itzulpen-lanak) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.
Laugarrena.- Ebazpen hau enpresa esleipendunari eta kontu-hartzaileari helaraziko zaie.
Iruñean, 2021eko ekainaren 22an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia