Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

15/24 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Nafarroako Arartekoak emana, urtebeteko prestakuntza-beka baten deialdirako oinarriak onesten dituena, euskararen ezagutzaren baldintzarekin, Zuzenbideko gradua dutenentzat, Nafarroako Arartekoan aritzeko.

2024 apirila 25

Nafarroako Arartekoa instituzio publikoa da, herritarren eskubideak eta askatasun publikoak babesten eta hobetzen ditu eta Nafarroako administrazio publikoen jarduera gainbegiratzen du. Hori horrela, Nafarroako Arartekoak uste du Zuzenbideko unibertsitate-titulua duten pertsonen prestakuntza sustatu behar dela, modu teorikoan zein praktikoan, zuzenago ezagutu ditzaten Nafarroako Arartekoaren lan egiteko modua eta jarduerak. Beka horiek, herritarrekiko harremanarekin zerikusia duten funtzioekin, tutoretza baten ikuspegiaren eta irizpideen arabera, tutoretza horrek orientazioa, laguntza, prestakuntza eta gidaritza emango dizkie tutoretza horretan dauden bitartean.

Horretarako, erabaki da Nafarroako Arartekoan aritzeko, euskaren ezagutzaren baldintzarekin, Zuzenbideko gradua dutenentzat prestakuntza-bekaren deialdiko oinarriak onartzea.

Deialdiak bete egiten ditu bai oinarri arautzaile hauek bai Nafarroako Arartekoaren araudiak agintzen duena ere.

Horren ondorioz, 2005eko azaroaren 21ean Nafarroako Legebiltzarreko Mahaiak onartutako Nafarroako Foru Komunitatearen Arartekoaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak ematen dizkidan eskumenak erabilita, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.º Urtebeteko prestakuntza-beka baten deialdia onestea, euskararen ezagupenaren baldintzarekin eta Zuzenbideko gradua dutenentzat, Nafarroako Arartekoan aritzeko.

Eranskinean agertzen diren oinarriek arautzen dute deialdi hau.

2.º Deialdia argitaratzea Nafarroako Parlamentuaren Aldizkaria Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta instituzioko gune digitalean (www.defensornavarra.es).

Iruñea, 2024ko apirilaren 25a.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Deskargatzeko fitxategiak

Deialdiaren oinarriak (289 KB)

Instantzia (194 KB)

Partekatu edukia