Partekatu edukia
Nº: 14
14/21 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Irati Jiménez Aragón andreak Nafarroako Arartekoaren Kabineteko pertsonal gisa duen kargua uztea xedatzen duena berak hala eskatuta, eta eskainitako zerbitzuak eskertzen dizkiona.
2005eko azaroaren 23an Nafarroako Legebiltzarreko Mahaiak onartutako Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiko 7.1. artikuluarekin bat etorriz,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena.- Irati Jiménez Aragón andreak, berak hala eskatuta, Nafarroako Arartekoaren Kabineteko pertsonal gisa duen kargua uztea xedatzea, 2021eko ekainaren 15ean izanik haren azken laneguna.
Bigarrena.- Irati Jiménez Aragón andreari eskerrak ematea Nafarroako Arartekoaren erakundean eskainitako zerbitzuengatik.
Hirugarrena.- Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
Iruñean, 2021eko ekainaren 15ean.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia