Partekatu edukia
Nº: 12
12/21 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Nafarroako Arartekoarena, Estatuko faktura elektronikoen sarrera-puntu nagusiari atxikitzekoa.
Ikusi da Kontuen Ganberak Arartekoaren Kontu Orokorrari buruzko fiskalizazio txostenean (2019 ekitaldia) eginiko gomendioa, faktura elektronikoen kontabilitate-erregistroa ezartzeari buruz.
HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- “FACe-Faktura elektronikoen sarrera-puntu nagusia” plataforma elektronikora atxikitzea, fakturen erregistro elektronikoa ezartzeko.
Bigarrena.- Administrazio-kudeaketako teknikariari agintzea dagozkion izapideak egin ditzala atxikipen hori gauzatzeko.
Hirugarrena.- Ebazpen honen berri ematea administrazio-kudeaketako teknikariari.
Iruñean, 2021eko maiatzaren 31n.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Francisco Javier Enériz Olaechea
Partekatu edukia