Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

11/24 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Nafarroako Arartekoarena, web-ostatuko zerbitzuak, domeinuen erreserba eta kudeatzeko zerbitzuak eta erakundearen posta elektronikoen ostatu eta kudeatze zerbitzuen kontratazioa esleitzen duena, 2024ko apirilaren 1etik 2025eko martxoaren 31 bitarte.

2024 martxoa 21

Kudeaketa teknikarien txostena ikusita, Txostenak erakundearen aipatutako zerbitzuak esleitzearen beharra aitortzen du.

Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta egindako kreditu-erreserba ikusita, eta 2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa, kontuan hartuz,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena.- Web-ostatuko zerbitzuak, domeinuen erreserba eta kudeatzeko zerbitzuak eta erakundearen posta elektronikoen ostatu eta kudeatze zerbitzuak esleitzea ILUNE Diseño, S.L. enpresari, 2024ko apirilaren 1etik 2025eko martxoaren 31 bitarte, bere IFZ [...] izanda, 2.352 eurorengatik (BEZa kanpo), aurkeztutako eskaintzaren arabera.

Bigarrena.- 2.134,44 euroko, BEZa barne, kredituak baimendu eta konprometitzea 2024ko ekitaldiari egotz dakiokeen zatia indarrean dagoen aurrekontuko "Informazio-prozesuetarako ekipamenduak konpontzea, mantentzea eta kontserbatzea" 2160 partidaren kargura.

Hirugarrena.- Adierazitako kontratazioak eragingo dituen gastuak, 2025eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra arteko aldiari dagokionez, 2025eko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, baldin eta 2025eko gastu-aurrekontuko 2160 partidan (“Informazio-prozesuetarako ekipamenduak konpontzea, mantentzea eta kontserbatzea” izenekoa) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.

Laugarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa adjudikaziodunari helaraziko zaie.

Bostgarrena.- Ebazpen honen kontra, administratzioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, eta horrek ez dio kalterik egingo ebazpena jakinarazi eta hilabete bateko epean Arartekoaren aurrean aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko aukerari. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztu ahal izango dute baita ere, halaber, kontratu publiko baten lizitazioan eta esleipenean interesa duten enpresek, profesionalek eta pertsonek Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian.

Iruñea, 2024ko martxoaren 21a.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia