Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

10/24 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bidez, zortzigarren graduari igoera aitortzen zaio [...], Nafarroako Arartekoaren erakundeari atxikitako Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa.

2024 martxoa 20

Ikusi da 2024ko martxoaren 15eko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean (41. zk.) argitaratutako Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren Erreforma.

Ikusi da kudeaketako teknikariaren txostena eta bat etorriz 1991ko martxoaren 26ko Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatuan, Nafarroako Foru Erkidegoko Arartekoaren uztailaren 3ko Foru Legean eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bitartez onetsia) ezarritakoarekin.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- [...] zortzigarren gradu igoera aitortzea 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Bigarrena.- Ebazpen hau interesdunari eta kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñea, 2024ko martxoaren 20an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia