Partekatu edukia
Aintzat hartuta herritarrak erakundea erabiltzen ari direla, erakundean administrari gisara diharduen funtzionario batek lanaldia murriztuta duela, eta beste administrari-lanpostu bat hutsik dagoela, beharrezkoa da 2008ko azaroaren 6an sinatu zen administrari baten aldi baterako kontratua luzatzea.
Kontuan hartuta gaur egun Nafarroako Arartekoaren bulegoari atxikitako administrari-lanpostu bat (C maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialditik eratorritako hautaketa-prozedura garatzen ari da, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.
Aztertu dut, orobat, 3/23 ebazpena, urtarrilaren 27koa, Nafarroako Arartekoarena, 2023. urterako erakundearen zerbitzuko langileentzako urteko ordainsari gordinak finkatzen dituena, eta, gainera, behar diren kredituak baimentzen eta konprometitzen dituena.
Horrela, bada, aztertu ditut 2008ko azaroaren 6ko kontratua eta horren orain arteko luzapenak, eta Kudeaketako teknikariaren txostena,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Zerbitzu-beharrizanak direla medio, […]2008ko azaroaren 6an sinatutako aldi baterako kontratua luzatzea onartzea, Nafarroako Arartekoaren erakundean administrari gisara jarduteko.
Bigarrena.- Kontratuak 2023ko apirilaren 1etik 2023ko irailaren 30era arteko iraupena izango du, eta erakundearen lantalde organikoan lanpostu horrentzat ezarritako ordainsaria aplikatuko zaio.
Aurrekoa gorabehera, nolanahi ere, kontratua iraungi egingo da, baita aurreikusitako epea baino lehen ere, aipatutako hautaketa-prozedura amaitzen denean, hautatua suertatu den izangaia izendatuz eta karguaz jabetuz. Izangai horrek deitutako administrari lanpostua (C maila) eskuratuko du, funtzionario gisa.
Hirugarrena.- 20.058,43 euroko kredituak baimendu eta konprometitzea indarrean dagoen aurrekontuko "Kontratatutako langileen ordainsariak" 1310 partidaren kargura.
Hirugarrena.-6.752,88 euroko kredituak baimendu eta konprometitzea indarrean dagoen aurrekontuko "Gizarte segurantza" 1600 partidaren kargura.
Bosgarrena.- Ebazpen hau interesdunari eta kontu-hartzaileari jakinaraztea.
Iruñea, 2023ko martxoaren 31n.
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia