Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

10/21 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gobernuari 2021 ekitaldiko bigarren hiruhilekoko aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.

2021 apirila 12

: 10

10/21 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gobernuari 2021 ekitaldiko bigarren hiruhilekoko aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.

2021. urteko ekitaldirako Nafarroako Arartekoaren Aurrekontua onartu denez, eta 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean (20/2020, abenduaren 29koa), Nafarroako Ogasun Publikoaren Foru Legean (13/2007, apirilaren 4koa) eta Nafarroako Parlamentuaren Araudi ekonomiko-finantzarioan (Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren 2020ko urtarrilaren 27ko Akordioaren bidez onartua) ezarritakoa betez, Nafarroako Gobernuari aurrekontu-zuzkidura eskatu behar zaio erakundeak urte honetako bigarren hiruhilekoan funtziona dezan.

Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legeko (4/2000, uztailaren 3koa) 43. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorrita.

EBATZI DUT:

Lehena.- Nafarroako Gobernuari eskatzea Nafarroako Arartekoaren izenean (IFK: S3100014D) 212.450,00 euroko zenbatekoa libratzea, urte honetako bigarren hiruhilekoan behar den aurrekontu-zuzkidura delako, transferentzia eginez La Caixako kontu-zenbaki honetara: 2100 **** **** **** 7012 (IBAN ES62 2100 **** **** **** 7012). Eskaera hori egin da 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen (20/2020, abenduaren 29koa) 22. artikuluan eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legean (4/2000) ezarritakoa betez. Zenbateko hori erakunde honek 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan esleituta dituen partida hauen kargura egingo da:

Partida

Izena

Zenbatekoa

P01003 P2000 4452 911200

Nafarroako Gobernuaren transferentzia arruntak

207.390,00

P01003 P2000 7452 911200

Nafarroako Gobernuaren kapital-transferentziak

5.060,00

 

Guztira

212.450,00

Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta kontu-hartzaileari.

Iruñea, 2021eko apirilaren 12an.

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia