Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

1/24 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2024. urteko lan egutegia onartzen duena.

2024 urtarrila 11

Ikusi da Kudeaketako teknikariaren txostena eta aintzat hartu dira honako arau hauek: 30/2023 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2024ko lan egutegia; 302/2023 Foru Dekretua, abenduaren 27koa, zeinaren bidez zehazten baita zer egun izanen diren baliogabe 2024. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean, epeen zenbaketarako; 250/2023 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena; 168/2023 Ebazpena, azaroaren 28koa, Ekonomia Sozialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako; eta Nafarroako Parlamentuko ordezkarien eta Nafarroako Parlamentuko funtzionarioen Langileen Batzordearen arteko akordioa, 2017tik 2019ra bitartekoa, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2017ko abenduaren 28ko bilkuran onetsia.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Onestea Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2024. urteko jaiegunen egutegia; hau izango da:

  • Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna
  • Urtarrilaren 6a: Errege eguna
  • Martxoaren 28a: Ostegun Santua
  • Martxoaren 29a: Ostiral Santua
  • Apirilaren 1a: Pazko bigarrena
  • Maiatzaren 1a: Langilearen Eguna
  • Uztailaren 6a: San Fermin bezpera; jai izanen da 12etatik aurrera Iruñean lan egiten dutenentzat
  • Uztailaren 8a, 9a eta 10a: San Fermin jaiak; jai izanen dira Iruñean lan egiten dutenentzat
  • Uztailaren 25a: Santiago Apostolea
  • Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea
  • Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala
  • Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna
  • Azaroaren 29a: Done Saturdi; jai eguna izanen da Iruñean lan egiten dutenentzat
  • Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa
  • Abenduaren 6a: Konstituzioaren Eguna
  • Abenduaren 25a: Eguberri eguna

Bigarrena.- Hau izanen da ohiko lanaldia:

Urtarrilaren 1etik ekainaren 14ra eta irailaren 15etik abenduaren 31ra:

  • Astean bi egunetan, astelehenetik ostegunera: lanaldi jarraitua, 8:00etatik 15:00etara.
  • Astean bi egunetan, astelehenetik ostegunera: lanaldi zatitua, 8:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
  • Ostiraletan: lanaldi jarraitua, 8:00etatik 14:30etara.

Ekainaren 15etik irailaren 14ra:

  • Lanaldi jarraitua, 8:00etatik 15:00etara.

Hirugarrena.- 2024. urteko epeak zenbatze aldera, egun baliogabeak izanen dira abenduaren 27ko 302/2023 Foru Dekretuan emandakoak: 2024ko larunbat eta igande guztiak, urtarrilaren 1a, martxoaren 28a eta 29a, apirilaren 1a, maiatzaren 1a, uztailaren 25a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, azaroaren 1a eta abenduaren 3a, 6a eta 25a.

Laugarrena.- Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.

Iruñea, 2024ko urtarrilaren 11.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia